XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Testigantza hauek ager arazten duten eragozpena axola handikoa da: Zer aurreratzen dugu mezatara joanez? Ba al dauka zerikusirik Eukaristiak, gizadia zigortzen duten arazo latzekin? Ikus dezagun gure erantzuna.
Bazko afaria Ez da erraza erabakitzen Jesusek apostoluekin egindako azken Afaria Bazko Afaria izan ote zen.Sinoptikoek hala aurkezten dute, baina Joanek ez.
Dena dela, izan nahiz ez izan, sinoptikoek hala azaldu badigute, Eukaristiak Bazko Afaria bere esanahi beteenera daramalako da.
Schalom Ben-Chorin judutarraren baieztapenak daukan egia aitortu beharra daukagu:
Komeni da, beraz, judutarren bazko afarira hurbilduz has gaitezen.
Bigarren kapituluan esan genuen bezala, duela 32 mendetatik hona, judutarrek bazko afari bat ospatzen dute urtero, Ejiptotiko askapena gogoratuz.
Mahai gainean behartsuen janaria ipini dute: (...).